Lehertu dira jaiak Zizurkil Goian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abu. 14a, 19:31

Aitziber Ibarbiak jaien hasierako suziria bota du gaur, oilasko biltzaileak plazara iritsi direnean. Herritarrek lagunduta bertso bidez eman die ongi etorria Andramariei. Ondoren, oilasko biltzaileek soka dantza dantzatu dute.

BIDEOA | ARGAZKIAK | Bertsoa:

Hemen da herrian nahia

benetan egun alaia

juerga ta festa, katxondeoa

lehertu dadila jaia

 

Gaur abuztuak 14

aurretik lau egun ta gau

jai batzordea eskerrik asko

aurten de jai earrak dazkau

 

Aupa oilasko biltzaile

eta txoznan laguntzaile

festa jatorrak izan ditzagun

izan ba parte-hartzaile

 

Herri kirol pelotari

puzgarri trikitilari

ta gau erdian herri guztia

Vendettarekin dantzari

 

Halare ez gaude konpleto

datorren urten hobeto

Mikel ta Ander gure artean

ta beraiek txupinero

 

Ez dugu nahi jazarpneik

ta eraso sexistarik

errespetua, lagun artea

festa giroa besterik

 

Animo ba zizurkildar

ta animo kanpotar

ondo pasatu pasatu gabe

festa dugu lehertzear

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!