Oilasko biltzaileekin hasiko dira jaiak Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abu. 13a, 17:54

Oilasko biltzaileekin hasiko dira jaiak, bihartik igandera arte. Egitaraua:

Abuztuak 14, osteguna

06:30 Oilasko biltzearen hasiera. Bertan parte hartzeko, brusa eta txapela gizonezkoek eta baserritar jantzia emakumezkoek.
13:30 Jaiei hasiera emateko suziria, aurtengo Txapel Eguneko Txapeldun Aitziber Ibarbiaren eskutik. Oilasko biltzaileen dantzaldia.
17:30 Artzain txakur erakustaldia Lartingo zelaietan.
19:30 Katerik gabeko bizikleta jaitsiera hilerritik plazaraino.
21:00 Herri afaria plazan. Ondoren, Laiotz dantza taldea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!