Trans-Ernio txapelketako XI. edizioko finalak Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Herriko jubilatuek bazkaria egin ondoren, gaztetxoenek pilota partidak izan dituzte Txulobik antolatutako txapelketa dela eta. Lehenengo, aurrebenjamin mailako hiru herritarrek eta billabonatar batek jokatu dute; Inhar Iparragirrek eta Lander Zabalak 16-9 irabazi diete Eneko Lizarazu eta Aritz Jauregiri. 

Jarraian, txapelketako finalak jokatu dira. Benjamin mailan, Andoaingo Arrilaga eta Belokik aurrea hartu diete Adunako Ormaetxea eta Tolosako Iztuetari, 16-9ko emaitzarekin. Alebin mailan, Zeberio eta Alberdik 16-7 egin dute Altuna eta Lopetegiren aurka. Infantiletan, Zalakain eta Goikoetxeandiak 18-12 irabazi diete Ugartemendia eta Otaegiri; eta kadete mailan, Zubizarreta eta Alberdik 22-6 irabazi diete Arruti eta Aizpitarteri.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!