N-I errepidean, Andoain inguruan, errei bat itxita egongo da Gasteiz bidean, ostiral iluntzetik astelehen goizaldera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abu. 7a, 15:59

Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak lansailak adierazi duenez, lanak ostiralean (abuztuak 8) gaueko 21:00tan hasiko dira eta astelehenean (abuztuak 11) goizeko 06:00etan bukatu. Arretaz gidatzea eskatu dute.

Aldundiaren oharra:

“N-I errepidean, Andoain inguruan, 447 kilometro puntuan, Gasteizko noranzkoan, telefono kutxatilara sartzeko ahoa konpondu egin behar da, eta, horregatik, errepidearen noranzko horretako lerro bat itxi egingo da, abuztuaren 8ko (ostirala) 21:00etatik hilaren 11ko (astelehena) 06:00etara bitarte.

Lanak egin bitartean baliteke auto ilarak sortzea, eta, horregatik, N-I eta A-15 errepideetatik hegoalderantz doazen ibilgailuei eskatzen diegu arreta handiz gidatzeko inguru horretan”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!