Fraisoroko Sagardoaren Dastaguneak agiri gorena lortu du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abu. 6a, 11:01

Gipuzkoako Aldundiarena den Fraisoroko Laborategiko Sagardoaren Dastaguneak ENAC zertifikazioa jaso du. Horrek esan nahi du UNE-EN ISO 17025 araua betetzen duela dastaguneak eta ENAC, Estatuko Agiri Entitateak, homologatu duela. Sagardoaren dastaketa sentsoriala egiteko zentro homologatu lehenengoa eta bakarra da. Eta sagardo guztiena, ez bakarrik Euskal Herrikoa. ENAC-ek ematen duen egiaztapen honek, gainera, nazioartean exijitzen diren parametro guztiak biltzen direla egiaztatzen du eta ofizialtasuna ematen dio Fraisoroko Laborategian egiten den dastatze lanari.

Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoa saileko arduradunek adierazi bezala, “sagardoaren sektorearekin elkarlanean, proiektu berriak jarriko ditu abian Aldundiak”.

Bideoa


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!