Unibertsitaterako eta ospitalerako bus zerbitzua hobetuko dute 2015ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abu. 6a, 10:53

Gipuzkoako Foru Aldundiak bus zerbitzua hobetuko du 2015ean, herritarrekin izandako parte hartze zabala eta gero. Urtean zehar egindako bilkura horietatik datu adierazgarriak lortu dituzte eta horiek zerbitzuetan islatu nahi dute. Bereziki bost eskualdeetan nabarmenduko dira hobekuntzak, tartean Buruntzaldea-Tolosaldean.

Datorren urtean herritarren nahietara eta beharretara egokitutako zerbitzua izango da Gipuzkoako bost eskualdeetan, "eta horrek onura oso nabarmenak izango ditu mugikortasun iraunkorraren ikuspegitik eta herritarren ongizatearekin lotuta". Aldundiak iragarri duenez, Buruntzaldea-Tolosaldean "garraio publiko eskaintza zabala herritarren eskaeretara egokitu da, batez ere ospitaletarako eta unibertsitaterako konexioak hobetuz".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!