Punta-puntako bertsolariak izan dituzte aurten Larraulen. Lujanbio, Egaña, Arzallus eta Elustondok ikuskizun bikaina eskaini diete bertaratutakoei. Plaza bete egin da eta ikusleek bertsoez gozatu eta arratsalde ona igaro dute. Ondoren, Izer eta Alabier trikitilariak egon dira eta hauekin amaituko dira, datorren urtera arte, aurtengo jaiak.