Jana eta edana nagusi izan dira gaur arratsaldean Goiburuko jaietan. Baltzola trikitilariek jo bitartean, Sarasola, Irigoien, Zabala, Otsua enea, Gaztañaga, Aburuza, Kalonge, Eguzkitza, Etxeberria eta Larrarte sagardoak dastatzeko aukera izan dute. Horrez gain, San Estebango etxekoandreen patata tortilla pintxoak eta andoaindarrek egindako taloak ere egon dira.
Jana eta edana, beraz, aitzakia nahikoa izan da andoaindarrak auzoan elkartu eta hitz eginez eta dantzatuz San Estebango jaiei agur esateko.