Lehenengo, artoa aletu eta lokots apustua egin zuten. Ondoren, pirrinkarekin bi itzuli egin zituzten. Hirugarren proba oiloak lumatzea izan zen, eta biek erakutsi zuten izugarrizko abilidadea horretan. Horren ostean, sagarrak bildu eta karretilarekin plazari bi buelta eman zizkioten, eta azkenik, txapel jaurtiketa egin zuten.
Gogoz aritu ziren kirolariak, eta baita beraiei animatzera gerturatu ziren guztiak ere. Izan ere, ohiu, aholku eta animo izugarri entzun ziren Goiburuko plazan. Gainera, proben artean Unai Mendizabal eta Haritz Mujia bertsolariak aritu ziren bertsotan, partaideen abileziak eta desafioaren inguruko iritzia kantatzeko.