Aurretik beroketak egin badituzte ere, gaur arratsaldean izan da Larraulgo San Esteban jaien txupinazoa. Herritar ugari bildu da udaletxe aurrean eta Gurdi Soinu txarangaren laguntzaz, Pello Joxeperi abestu diete, elizatik jaisten zen bitartean. Hala, turuta eta tronpeta soinuaz gain, bertsoak kantatu dizkiete herriko festen patroiari.
Haurrentzat gozokiak bota dituzte eta buruhandiak ere izan dira tartean. Ondoren, herri afaria izango dute eta dantzaldia Laiotz taldearekin.