Gaur da Etxeberrieta auzoko jaien azken eguna. Goizean kalejira, zakur trebaketa erakustaldia, edertasun lehiaketa, abesbatzaren emanaldia eta kantujira egin dituzte. Horren ondoren, festei amaiera ematen joateko, auzo bazkaria egin dute. Nahiko jan eta edan ondoren, dantzan ibili dira Los Rubi taldearen musikarekin.
Ondoren, sardina jatea eta "Alma Navarra" kontzertuak izango dituzte, eta agur esan beharko diete festei datorren urtera arte.