San Inazio bezpera eta koadrilen eguna da gaur Villabonan. Kolore, doinu, salto eta dantzaz jantzi dituzte Villabonako kaleak gaur, Incansables txarangaren laguntzarekin. Bapo bazkaldu ondoren, gazte eta heldu guztiak, koadrilako nikia soinean, txarangaren konpainian kalejiran ibili dira. Eguraldiak lagundu die eta umore onean ibili dira kaleetan barrena.
Festa luzeak dira Santioak, baina billabonatarrak azken txanpara iritsi dira eta gaurko egunaz gain, biharkoa besterik ez zaie geratzen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!