Buruntzako San Roke jaiak, larunbat honetatik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Abuztuaren 9an, 15ean eta 16an ospakizunak egongo dira Andoaingo Buruntza auzoan. Oilasko biltzeak, mus txapelketa, kros igoera, toka, jolasak eta bertso afaria izango dira, besteak beste. Hona hemen egitarau osoa:

San Roke jaiak, egitaraua


Abuztuak 9, larunbata
Oilasko biltzaileen eguna

06:00 Oilasko biltzaileak auzoan barrena, Ion Beloki eta Antton Arruti trikitilariekin. Ondoren, oilasko biltzaileen bazkaria Ontza elkartean.

17:00 Mus txapelketa Ontzan.


Abuztuak 15, ostirala

Jaia Buruntza mendi magalean. Pintxoak eta edariak eskainiko dira.

10:00 XII. San Roke kros igoera Gaztañaga sagardotegian hasita. Ibilbidea: 6,6 km. Izen-ematea ordubete lehenago irekiko da.

11:30 Toka txapelketa.

12:30 Agin Laburu eta Beñat Lizaso bertsolariak.

14:00 Auzotarren bazkaria aterpean; bertsolariez lagunduta.


Abuztuak 16, larunbata

San Roke eguna. Jaia San Martin aztarnategian.

11:00 Meza Buruntzako San Martin aztarnategian. Trikitilarien, dantzarien eta bertsolarien saioa.

Pintxoak eta edariak bertan.

Jolasak haur eta helduentzat.

20:00 Bertso afaria Gaztañaga sagardotegian: Egaña eta Mendiluze. Elustondo anai-arrebak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!