Gazte eguna Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 28a, 22:18

Galdu ezineko eguna da gaurkoa Billabonatarrentzat. Gazte egunaren baitan, cycling maratoia, patata tortilla lehiaketa, toka txapelketa, bazkaria, dantzaldia eta beste hainbat ekintza egin dituzte. Arratsaldean, eguraldiak lagundu ez duen arren, poteo-kalejiran ibili dira gazteak mozorro eta guzti. Batzuk aterpeen babesa hartu duten arren, askok makina bat salto eta dantza egin dute euripean.

Poteoa gaualdera arte luzatuko dute. Gaur, Bad Sound System eta Selektah Stepi izango dira Errebote plazan.

Argazkiak | Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!