Andramariak Zizurkil Goian, abuztuaren 14an hasi eta 17ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 28a, 10:43

Oilasko biltzaileekin hasiko dira jaiak abuztuaren 14an, ostegunetik igandera.

Abuztuak 14, osteguna

06:30 Oilasko biltzearen hasiera. Bertan parte hartzeko, brusa eta txapela gizonezkoek eta baserritar jantzia emakumezkoek.
13:30 Jaiei hasiera emateko suziria, aurtengo Txapel Eguneko Txapeldun Aitziber Ibarbiaren eskutik. Oilasko biltzaileen dantzaldia.
17:30 Artzain txakur erakustaldia Lartingo zelaietan.
19:30 Katerik gabeko bizikleta jaitsiera hilerritik plazaraino.
21:00 Herri afaria plazan. Ondoren, Laiotz dantza taldea.

Egitarau osoa:

Abuztuak 15, ostirala. Ama Birjinaren eguna

11:00 Meza nagusia.

12:00 Umeen pilota partidak Zimiterioan.

13:00 Balkoi eta atari ederrenen erakusketa eta sari banatzea.

17:30 Herritarren arteko herri kirol lehia. Jarraian, sagardo dastaketa plazan Seitan taldeak alaituta.

23:00 Bertso saioa. Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre, Andoni Egaña, Amets Arzallus. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. Goizaldera arte, Gugaz.

Abuztuak 16, larunbata. Ama Birjinaren bigarrena

12:30 Herri kirolen erakustaldia: Harri-jasotzen, Aimar Irigoien. Aizkoran: Jon Irazu eta Iñaki Azurmendi; Joseba Otaegi eta Jon Rekondoren aurka.

14:00 Jubilatuen eta herri-kirolarien bazkaria.

18:00 Idi-probak Plazaberrin.

22:00 Zimiterioko XII. Pilota txapelketa. 3. eta 4. postuak eta finala. Preso eta errefuxiatuen gaua.

00:00 Vendetta eta, goizaldera arte, Zesuma taldea plazan.

Abuztuak 17, igandea. Umeen eguna.

11:45 Kroserako izen-ematea.

12:00 Krosa.

12:30 Buruhandiak. Jolasak.

14:00 Bazkaria herriko umeentzat.

15:30-19:30 Puzgarriak, kart pista eta jolasak.

12:00 Paxaka modalitatearen erakustaldia Zimiterioan.

16:00 XXI. Mus txapelketa. Izen-ematea: 15 euro/bikoteko.

18:30 Zizurkilgo X. Trikitixa txapelketa.

21:00 Oilasko afaria. Txartelak erosteko azken eguna, abuztuak 15. Mozorro gaua, gai librean. Taldekako saria; hamar lagunentzako afaria. Bakarkako saria; bi lagunentzako afaria.

Ondoren, gaupasa: Trakets.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!