Gazteen egunarekin abiatuko dira jaiak Goiburun, ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 28a, 10:36

Auzoko gazteek oilasko biltzearekin ekingo diete aurtengo auzoko jaiei. Igandera arte hamaika hitzordu gehiago, tartean desapiyua edota sagardo dastaketa.

Egitaraua:

Goiburuko jaiak2014

Uztailak 31, osteguna. Gazteen eguna

06:00 Auzoko gazteek oilasko jokoaren buelta egingo dute baserriz baserri.

14:30 Oilasko jokoa, gazteen bazkaria eta triki-poteoa. Bazkal ondoren jaien hasiera suziri eta kanpaiekin.

Abuztuak 1, ostirala
19:30 Kantujira.
21:00 Auzo afaria frontoian. Txartelak salgai San Esteban eta Txertotan. Ondoren Unai Ormaetxea Jauregiren monologoa: “Euskaldun izanik”.
00:00 Ingo al deu?

Abuztuak 2, larunbata
10:30 XI. Malkar krossa. Azoka berezia auzoko plazan.
17:00 Ardi ile moztaileak eta XI. Artzain txakur txapelketa. Jarraian, Desapiyua, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolariekin. Ondoren, bertso-poteoa.
23:30 Ezten Giro.

Abuztuak 3, igandea. San Esteban eguna. Zaharren eguna

12:00 Meza Andoaingo abesbatzarekin. Jarraian Baltzola anaiak.
12:30 Andoaingo pilota eskolako gazteak.
14:00 Zaharren bazkaria San Esteban erretegian, Baltzola anaiek girotuta.
17:30 Sagardo dastaketa: Sarasola, Irigoien, Zabala, Otsua enea, Gaztañaga, Aburuza, Kalonge, Eguzkitza, Etxeberria, Larrarte. San Estebango etxekoandreen patata tortillak eta Andoaingo talogileak. Sagardo festa alaitzeko eta afal ondoren Baltzola trikitilariak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!