Katto Amilibia gogoan izan zuten Etenetan eta Goiburun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 27a, 11:18

Haren heriotzaren bigarren urteurrenean, Etenetan ekitaldia egin zuten eta ondoren bazkaria Goiburun. Katto Amilibia andoaindarra Benasque inguruan hil zen 2012an, mendi istripuan. Haren heriotza saminez hartu zuten herrian, herrigintzan hainbat arlotan aski ezaguna zelako. Bizi zenean herriko ekimen ugaritan murgildu zen, San Juan jaietan txalaparta jotzen edota Axeri-dantzan kapitain gisa.

Bideoa


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!