Erromeria, Villabonako gaurko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 26a, 22:57

Festa luzeak dira Villabonako Santioak, baina gaurko eguna, jende gehien biltzen duen horietakoa da. Ekintza mordoa egon dira egun guztian zehar, baina, hala ere, euskal giroa izan da gaurko protagonista. Arratsaldean, sagardo eta pintxo dastaketa egon da txarangak eta Jota&Lierni trikitiliariek alaituta. 

Helburu nagusia herritarrak eta Errebote plazara gerturatzen direnak dantza egitera bultzatzea da. Arratsaldean ez ezik, gauean ere izango dute horretarako aukera, erromeri taldeak egoteaz gain, ordubietan larrain dantza egongo baita.

Argazkiak | Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!