Maixabel Iñurrita izan da Atari Bizi lehiaketako irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 26a, 22:13

Billabonatar harrotasun puntu bat sorrarazteko, landereekiko errespetuzko jarrerak berpizteko, jendearengan etxearen itxuraz ardura pizteko eta, batez ere, herriari kolorea eta bizia emateko, Atari Bizi lehiaketa antolatu zuten Santioetarako. Gaur izan da sari-banaketa ekitaldia.

Lehenengo postua Maixabel Iñurritak jaso du (Txermin kalea 10, 1. eskubia). Amasako Iturri-goxo jatetxean afari edo bazkari eder bat eta 100€ Villabonako dendetan erosketak egiteko balea irabazi ditu. Bigarrengo postuan Nerea Ugalde geratu da (Kale Nagusia 26, 2C) eta 100€ko balea jaso du. Azkenik, Miriam Ariznabarreta geratu da hirugarren (Kale Berria 64, 1. solairua) eta 85€ko balea jaso du, honek ere Villabonako dendetan erosketak egiteko.

Bestalde, aipamen berezia egin diote Lourdes Arrutiri (Etxeondo 4, 4 ezk.), etxeko lehio borobileko dekorazioarengatik. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!