Eskuetan zapi zuriak eta oinetan alpargatak jantzita soka bat osatu, eta dantza emanaldi ederra eskaini zuten billabonatarrek Malkar plazan. Jende andana bildu zen herrikideak ikustera eta, eguraldiak lagunduta, ikuskizun apartaz gozatzeko aukera izan zuten.
Dantzariek, beraien dantzak eginda, sokaren muturrekoen familiarrei agur bana dantzatu zieten. Amaieran, herritarrak plazaren erdira eraman eta guztiek batera fandangoa eta arin-arina dantzatu zituzten.