Sutea Kaletxikiko etxe okupatuetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 25a, 22:26

Arratsaldeko 17:00ak aldera sutea piztu da Kaletxikin, zorionez soilik kalte materialak sortuz. Bertara agertu dira suhiltzaileak, Ertzaintza, DYA eta Gurutze Gorria. Baita Udaltzaingoa eta Udal ordezkariak.  Ana Carrere alkateak zera adierazi du tokian bertan: "Susto handia hartu dugu. Etxe zaharra da eta kezka genuen ea norbait bertan egon zitekeen. Sutea bigarren solairuan izan da. Haurrak ere bizi dira baina zorionez kalte materialak bakarrik. Erretako etxeetan 8 pertsona bizi dira eta Aldundiak protokoloa martxan jarri du. Oso larria izan zitekeen baina zorionez sutea piztean etxea hutsik zegoen"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!