XXXIV. herri krosa Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uztailaren 25a

Villabonako eta inguruko herrietako haur, gazte eta helduek korrika hasi dute Santio eguna. XXXIV. herri krosa antolatu du Zunbeltz elkarteak eta eguraldia kili-kolo egon arren, azkenean eguzkia atera eta ateri eman dituzte pausoak korrikalariek.

Krosa amaitu ostean, ura, salda beroa eta txistorra nahi adina izan dute eta, ondoren, sari-banaketa egin dute.

Argazkiak | Bideoa | Sailkapena:

Benjaminak (2004-2005):

1. neska: Maren Goya

1. mutila: Beñat Etxeberria

Alebinak (2002-2003):

1. neska: Irene Izagirre

1. mutila: Egoitz Agirrezabala

Infantilak (2000-2001):

1. neska: Maria Lasa

1.mutila: Alex Alvarez

Kadeteak (1998-1999):

1. neska: Uxue Mayoz

1. mutila: Aitor Irurzun

Jubenilak (1996-1997):

1. mutila: Manex Idiakez

Proba nagusia (35 urte bitartekoak):

1. emakumea: Lurdes Colomo

1. gizonezkoa: Amatou Salah

2. emakumea: Miriam Perez

2. gizonezkoa: Raul Gomez

Herriko 1. emakumea: Leire Goenaga

Herriko 1. gizonezkoa: Patxi Urizar

Beteranoak (35 urtetik gorakoak):

1. emakumea: Oihana Beraza

1. gizonezkoa: Joseba Jauregi

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!