Iraunkorrak txarangak girotu zuten erraldoi eta buruhandien kalejira. Ondoren, futbito finala izan zen. Tentsio betean egon ziren jokalariak eta bertaratu ziren herritarrak, baina azkenean, Kauxbi taldeak lortu zuen garaipena.
Jaien lehenengo egunari amaiera emateko, danborrada, DJ emanaldia eta Zea Mays eta Izeberg taldeen kontzertuak egon ziren gauean.