Gaztetxearen aldeko eguna Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 22a, 15:19

Larunbat honetan egun osoko ospakizunak San Juan plaza inguruan.

Egitaraua:

Azken hilabeteetan Urnietan gaztetxearen aldeko mugimendua gorpuztuz doala dirudi. Ekainaren hasieran gazte talde batek gutun publikoa argitaratu zuen (ikus, Aiurri 403. zenbakia) leku baten premia adieraziz: “Argia da azken urteotan sortu den herri mugimendua, eta herriak herriarentzat lan egiteko duen gogoa handitzen ari da. Norbanakoen eta elkarteen borondatezko lanetik herriko festak indartu eta beste hainbat ekintza sortu dira.
Gaur ohar hau sinatzen dugunok indar horiek guztiak bilduko dituen leku fisiko baten beharra azaldu nahi dugu; orain artekoak biltzeaz harago, ekimen berrien sorleku izan daitekeena. Guztiok etxean bezala sentiaraziko gaituen gune bat”.
Gerora, ekainaren 27rako asanblada eta kalejira antolatu zituzten. Hilabete beranduago, “Gaztetxearen aldeko eguna” izeneko ospakizuna iragarri dute. San Juan plazan izango da, egun osoko egitaraua izango duelarik.

Gaztetxearen aldeko eguna
SAN JUAN PLAZA
Uztailak 26, larunbata

11:00 Hitzaldia, haur jolasak, tailerrak eta logoaren aurkezpena.
12:00 Paella lehiaketa. Tiketak eskuragarri daude Xauxar eta Amailur tabernetan.
14:30 Paellen aurkezpena eta bazkaria. Edaria gazte asanbladaren esku doala iragarri dute.
    Ondoren logo irabazlea zein den adieraziko dute. Arratsaldea mus txapelketarekin osatuko dute.
19:30 Manifestazioa.
21:00 Ogitarteko salmenta.
22:30 Kontzertuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!