Uda gozoa igarotzeko aukera Gazte Lokalean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 21a, 18:50

Uda honetan Andoaingo Gaztelekuak “Uda gaztea” egitasmoarekin tailerrak eta irteerak antolatu ditu.



Zein jarduera antolatu dituzue aurtengorako?
Urtero bezala jarduera mota ezberdinak antolatzea gogoko dugu, hartara gazte guztien gogoko jarduerak egin ditugula ziurtatzeko. Tailerretan normalean gazte askok parte hartzen dute. Urtean zehar ere askotan antolatu ditugu. Uda honetan urtean zehar arrakasta handia izan dutenak errepikatzea pentsatu dugu. Postre tailerrak, esaterako, beti izaten du arrakasta handia. Aurten “cup cake”ak egin ditugu eta gazteak oso gustora aritu ziren horiek prestatzen eta ondoren dastatzen. Txapa tailerra edota goma eva tailerrak ere gogoko dituzte.
Udako ekintza berezi bezala, piraguan ibiltzea eta kirol abentura parkera irteera antolatu ditugu. Lehenengoa ezin izan dugu egin jarritako egunean, uda oso kaskarra izaten ari delako. Kirol abentura parkera asteburu honetan goaz.
Nork hartu dezake parte zuek antolatutako hitzorduetan?
Ekintza guzti hauek 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gazteak errazago animatzen dira, helduagoei kosta egiten zaie. Beraien kabuz irteten hasten dira adin tarte horretan.

Zein mezu helarazi nahiko zenioke haur eta gaztetxoei?
Antolatutako ekintzetan parte hartzera animatu daitezela, primeran pasako dutela eta beste ideiaren bat badute gurekin harremanetan jartzeko, lokaletik pasaz edo sare sozialen bidez harremanetan jarriz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!