Mikel Pagola, Urnietako alkatea:
"Ahaldun Nagusiari egindako bisitaldia eskertzen diogu eta baita hona hainbat zuzendarirekin etorri izana ere. Izan ere, garraio eta errepidearekin lotuta premiazko gaiak aztertu eta erabaki nahi ditugu: Salesiarretako bidegorria eta Denda Berriko biribilgunea berritu nahi ditugu. Baina seinalitika eta Saroberekin hitzarmena sinatzeko aukera ere bai".
Xabier Yurramendi, EH Bildu:
"Oso positibioa da Ahaldun Nagusiak herria eta herritarrak ezagutzea. Herritarrekin harreman zuzena izan du eta bertako egoera ezagutzeko oso baliagarria da"
Herme Gonzalez, PSE-EE:
"Positiboki baloratzen dugu hona egindako bisitaldia zeren eta herriko beharrak helarazteko aukera eman digu, besteak beste, mugikortasuna, garraioa, kirola edo gizarte zerbitzuetan. Oso pozik gaude Denda Berriko biribilgunearen egitasmoa aurkeztu dutelako, eta baita Amararaino doan G3 bus linea laster zabalduko delako. Gure alderdiaren aspaldiko bi eskaera ziren horiek".