Mari Jose Izagirre zinegotziak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Tolosako klinikak eta Inviza enpresak egiten duten kudeaketaren azterketa egiteko beharra jasotzen du mozioak eta baita eskualde hauetan Gipuzkoako gainerakoetan eskaintzen den zerbitzuen parekoa eskaintzeko eskaera ere. Izagirrek gogoratu du Asuntzion osasun sare publikoaren barnean dagoen zentro osagarri bat dela eta diru publikoarekin finantzatzen dela, beraz, gaixoek ez dutela euro bat era ere ordaintzen. “Bilduk zabaldu dituen kezka faltsuak ez ditugu ulertzen pazienteekiko harremanean ez dagoelako inolako ezberdintasunik. Pribatizazio faltsuez hitz egiten dute, osasuna politika egiteko erreminta bezala erabiliz”, salatu du zinegotzi jeltzaleak.
Asuntzion klinikako langileen mobilizazioak
Egun hauetan Tolosako klinikako hainbat langilek lanpostuak mantentzeko eta soldaten igoerak KPIren arabera aplikatzeko mobilizazioei ekin diete. Osasun publikoaren aldeko TOPA plataformak elkartasuna adierazi die.