Santioak iristear dira. Gogoz al zaude?
Gogoz, bai. Festetarako beti izaten da gogoa. Orain urte batzuk bezainbeste ez izanagatik, oraindik ere bizi ditut Santioak.
Erromeri egunean ez ezik, zein ekintza gehiagotan hartuko duze parte?
Txantxetan koadrilakoekin trikitixa joaz egunpasa egin ohi dugu azken urteotan. Gainerakoan, koadrilen egunean ere hantxe izango gara Intzak lasai taldekoak ere.
Eta egitaraua hartuta, zein hitzordutara ez duzu hutsik egingo?
Zezenak, krosa (semeak nahiz aita animatzera), patinen lasterketa (Beñat laguna animatzera), futbol txapelketaren finala... Ekintza gehienak gertutik jarraitzen ditut. Barrakatara ere joan beharko da...
Ezer berririk erantsiko al zenioke egitarauari? Ezer kenduko?
Egur tailako lanen erakusketa izaten bada ere, egurra nola lantzen duten ikusteko erakustaldia proposatuko nuke. Gainerakoan, Billabona futbol eskolako gaztetxoen torneoa, esaterako. Kendu? Ez nuke ezer kenduko; urtean zehar festak antolatzen lanean tope saiatzen dira festa batzordeko kideak.
Zein da jaietako egunik gogokoena? Zergatik?
Lehen, koadrilen eguna erantzungo nukeen, baina orain ez dut egun konkreturik. Askotan gutxien esperotakoan sortzen da festarik handiena. Festak ondo pasatzeko izaten dira, baimena izaten dut eta aprobetxatzen saiatzen naiz. Badaezpada egunero ateratzen naiz, zer edo zer sortzen bada ere...
Zer behar da herriko jaiak onak izateko?
Gogoa izanez gero, ez da ekintza askoren beharrik izaten.
Musikazalea zara. Zein musika talde ekartzea gustatuko litzaizueke Santiotara?
Guajaloteak ekarriko nituzke gustura, baina posible ez denez, haien bertsioak egiten dituen taldearekin konformatzen naiz.
Dantzazalea ere bai. Zein dantza motatan moldatzen zara ondoen?
Estilo librean, dudarik gabe.
Eguna edo gaua nahiago?
Gaua.
Festetan jateko?
Paella. Horixe eramaten dugu urtero Etxe-Ondora: Paella eta oilaskoa.
Eta edateko?
Otorduetan sagardoa. Bestela garagardoa.
Parrandarako konpainiarik onena?
Koadrilako lagunak.
Parranda eta gero ajerik izaten al da? Erremediorik?
Geroz eta handiagoak. Bi egun behar izaten ditut errekuperatzeko, baina herriko festetan esfortzu hori egiten da.
Herritarrei mezuren bat?
Hurrengo urtera arte berriz izango ez direnez, ahalik eta hobekien pasatzen saia daitezela. Tabernariei ere mezua: Garagardo epela txarra denez, hotzak eduki ditzatela.
Gonbidatu beharko ditugu herritarrak erromerian dantzara...
Bai, noski! Etor daitezela sueltoan dantza egitera. Errepertorioan fandango eta arin-arin nahikoa izango da eta!