La Jodedera taldea eta txistorra errea, Karrikako jaiak amaitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Karrika auzoan jende ugari ibili da asteburuan. Auzoko festak izanda, aukera ederra eduki dute andoaindarrek ekintza ugaritan parte hartzeko. Gaur, esate baterako, patata tortilla lehiaketa, sagardo dastaketa, play-back lehiaketa eta bakarrizketa saioa izan dituzte.  Igande arratsaldea askok aprobetxatu dute La Jodedera taldea entzuteko eta jan-edana ere ez da faltan izan, antolatzaileak txistorra errea eskaini baitute.

Argazkiak

Bideoak: La Jodedera | Pregoia | Danborrada | Ortzaikako karobia | Playback

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!