Asteasuko bi talde eta Astigarragako nesken talde bat aritu dira lehian. 15 minutuko saioak egin dituzte, gizonezkoak 700 kiloko harriarekin eta emakumeak 560koarekin. Emakumeak izan dira garaile, 37 buelta eta 11 metro egitea lortu baitute. Edonola ere, guztiek saio ederra eskaini diete bertaratuakoei.
Ondoren, Tranpazuloren jaitsiera egin dute eta Laja eta Mikel trikitilariek girotu dute festen amaiera.