Atzo arratsaldean zabaldu zituen ateak Irrintziren XVIII. Garagardo azokak. Eguraldi beroa lagun, garagardoa edateko gogoz gerturatu zen jendea Txermingo ikastola azpira. Igandera arte izango da aukera, garagardo nahiz jaki bereziak dastatzekoa, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Giro ona ziurtatuta dago.