Martin Garitano Ahaldun Nagusia Urnietan da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 17a, 15:20

Goizetik iluntzera arte, egun osoko jardunaldia egingo du Ahaldun Nagusiak Urnietan. Udal ordezkariekin eta Udal langileekin batzartu eta gero, udazkeenan 20 urte beteko dituen Sarobe arte eszenikoen gunera abiatu da. Bertan Mikel Pagola alkateak eta Martin Garitano Ahaldun Nagusiak tokiko hedabideen aurrean agertu dira, "Herritarrekin herrira" egitasmoari buruzko xehetasunak emate aldera.

Arratsaldeko 19:00etan agerraldi irekia egingo dute Lekaion, zeinean herritarren galderak erantzungo dituzten. Tartean hainbat bisitaldi egingo dituzte Xoxokara, Denda Berrira edota Kiroldegira.

Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!