"Gerra Zibila 1936-1937" auzolandegian parte hartzen ari diren gazteak Aduna, Zizurkil eta Asteasuko oroimen historikoaren berreskurapenean lanean dabiltza. Gaur, Belkoain mendiko lubakietan izan dira Javi Buces Aranzadi Zientzia Elkarteko historialaria, Iñaki Alegria UEUko zuzendaria, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakaria eta Martin Garitano, besteak beste.