Elikagai bankurako bolondresak behar dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 15a, 10:47

Zizurkilgo Udalak bat egin du Europar Batzordeko elikagai programarekin eta honenbestez, elikagai bankua abian da herrian. Martxoan egin zen lehenengo elikagai banaketa eta uztaila amaieran egingo da bigarrena. Bolondresen lana beharko da janari sortak antolatzeko. Uztailaren 26an, goizez egingo da sorten antolaketa. Izena emateko, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera joan edo 943 693 930 telefono zenbakira deitu behar da.

Gaur egun, beharrean diren herriko 72 familiek eman dute izena elikagai horiek hartzeko. Banaketa egiteko, ordea, ezinbestekoa da familia bakoitzaren beharren araberako janari sortak egitea. Martxoko banaketan egin zen bezala, bolondresen laguntza beharko da oraingoan ere. Sortak egiteko eguna uztailak 26, larunbat goizez, izango da. “Janariak aste horretan iritsiko dira eta larunbatean sortak eginez gero, uztaileko azken astean banaketa egiteko moduan izango dira gizarte langileak”, azaldu du Nerea Lizarraga ongizate zinegotziak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!