Gaixotasun arraroak dituzten haurren elkarteak bata bestearen atzetik uztartzen ditu ekimenak. Elkartasunezko txikleak euro batean atera dituzte eta dagoeneko Urnietako hainbat saltokitan eskuragarri daude. Kanpaina iragartzeko txarteletan, gainera, “Pausoka eguna” izango dena iragartzen hasi dira. Alegia, elkarteak egun osoko ospakizuna antolatuko duela urriaren 11n.