Bertso afaria Besabin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 14a, 14:50

Amets Arzallus eta Sustrai Colina kantari aritu ziren Besadin, Jon Lizarribar urnietarraren eta Ruben Genbeltzu andoaindarraren alde antolatu zuten bertso afarian. Bertaratu zirenen artean giro ederra sortu zen. 

Bideoa | Horra bertso sorta:

Arzallus:

Barre, bertso ta kantu
zenbat zeremoni,
azkenean sortu da
nahikoa armoni.
Nahiko gustora jardun
gerade geroni,
beraz besarkada bat
entzulego honi
eta estuago bat 
Rubeni ta Joni.
 
Colina:
Batzuek bakerako
ez dute interesik,
hori frogatzen dute
hamaika polizik.
Ez baita politikaik
nahi ez duen juezik,
Ruben ta Jon bizi
zaitezte poz pozik,
zorterik ez dugu nahi
justizia baizik.

Arzallus:
Nahiz eta urteetan
genbiltzan ahulduta
orain ia ez gauzkate
horren zapalduta.
Berak ez ote dabiltz
korrea galduta,
gu zain egongo gera
beso zabalduta
ta ahal bada elkarri
eskutik helduta.
 
Colina:
Jokoarekin nekez
egiten da jolas,
baina hitza hitza da
ta solasa solas.
Aspaldian gabiltza
aurrerako asmoaz
ume txikien pozez
ta ilusioaz,
bidea badakigu
ta aurrera goaz.
 
Arzallus:
Nahiz igual noizbait heldu 
zitako gutuna
ta beldurgarri dela
izan jakituna,
aldekoa atera 
liteke ituna.
Esango det behinola
Irlandan entzuna,
haurren irriparra da
gure erantzuna.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!