Abiatu da Adunako Trans-Ernio txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 14a, 11:51

Txulobi pilota eskolak antolatuta, benjamin, alebin, infantil eta  kadete mailan jokatuko da txapelketa ezaguna. Finalak abuztuaren 9an izango dira.

Joan zen larunbatean, uztailaren 12an hasi eta abuztuaren 9ra bitartean pilotaz gozatzeko aukera izango da Adunako pilotalekuan. Urtero bezala, benjaminetatik hasi eta kadetera bitarteko mailan jokatuko da Trans-Ernio izeneko txapelketa.

Gipuzkoako pilotariak soilik ariko diren txapelketa honetan, 36 bikotek hartuko dute parte. Aipatu bezala, Gipuzkoako zein bailarako pilotari onentsuenak arituko dira.

Lehen jardunaldia larunbatean jokatu bazen ere, final-laurdenak uztailaren 10ean hasi ziren. Jardunaldi horietan final zortzirenetako prebiak jokatu ziren Villabonako Behar Zanako, Zestoako, Alegiko Intxurreko, Donostiko Alde Zaharreko, Bidaniko Aurrerako eta Andoaingo pilotarien artean.

Final-laurdenak bi asteburutan jorratuko dira. Lehena igaro asteburuan izan da, eta datorrena abuztuaren 19 eta 20an.

Final-erdiak berriz, abuztuaren 26 eta 27an jokatuko dira eta final handia abuztuaren 9an arratseko 17:00etan izango da. 

Larunbatetan izango diren jaialdietan alebin eta infantil mailako partidak jokatuko dira eta igandetako partidatan, berriz, benjamin eta kadete mailakoak. Ordutegiari dagokionez, jaialdi guztiak goizeko 10:00etan hasiko dira finala izan ezik.

Sarrera doakoa izango da. Bestalde, maila polita espero da partida guztietan eta Adunako zein bailara osoko pilotazale guztiak gonbidatuta daude partida hauetaz gozatu ahal izateko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!