Aizkardirekin Pirinioetara joan nahi?

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 14a, 11:40

Datorren igandean, uztailaren 20an, Pirinioetan barrena irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak. Lizarako aterpetik abiatuta (1508 m.), Bernera mendira igoko dira (2045 m.). Wallonera jaitsi (2331 m.) Bozotik barrena (1989 m.), berriz Lizarako aterpean amaitzeko. Izena emateko Aizkardiko 649717182 telefono zenbakira deitu behar da (20:00-22:00) edota Aizkardiren egoitzara etorri ostegunetan (20:00-22:00). Epea: Uztailak 17.

Irteera uztailaren 20an goizeko 06:00etan izango da Olaederra kiroldegiaren ataritik. 18 kilometroko ibilbidea egiteko zazpi ordu beharko direla aurreikusi dute antolatzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!