2.- Gertatutakoaren aurrean, Urnietako Udalak, bere salaketa irmoena azaldu nahi du. Larria, mingarria eta onartezina da gure gizartean horrelakorik gertatzea. Ez da salaketa hutsean geratu behar eta indar handiagoz gure esku dagoena egingo dugu horrelakorik berriro gerta ez dadin.
3.- Udalak gertatutakoa guztiz argitzea eta eratorri daitezkeen ardurak zehaztea eskatzen du.
4.- Era berean, denei eskatu nahi die, gaiak eskatzen duen ardurarekin jokatzea. Erasotuak eta familiak merezi eta beharrezkoa duten intimitatea garantizatuz eta alde batera utziz arinkeriak eta zurrumurruak.
5.- Udalak eraso hau salatzeko herritar zein herriko eragileei parte hartzeko deia luzatzen die. Ostiralean, hilak 11, arratsaldeko 19:30tan kontzentrazioa egingo da Urnietako San Juan plazan, eraso hori eta genero indarkeria salatzeko.
6.- Udalak, konpromiso irmoa azaltzen du, horrelakorik berriz errepika ez dadin, bere esku dauden eta hartu beharreko neurri guztiak hartzeko.
2014ko uztailaren 10ean