Pixkanaka, itxura berria ari da hartzen Zizurkilgo plaza berriaren ingurua. Plazaren sarrerako pareta kolorez betetzen ari da, Carlos Zabala eskultoreak landutako zeramikazko muralari esker. Zubimusu zubia, herriko pertsonaiak, etorkinak, natura, jai giroa..., betirako irudikatuta geratuko dira bertan. Carlos Zabala eta bere laguntzaileak, zeramikazko irudiak jartzeko lanetan arituko dira egunotan.
Irakurri hemen egileari eginiko elkarrizketa.