Sanmielak iragartzeko kartel lehiaketaren oinarriak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 11a, 11:44

450 euroko saria eskuratuko du irabazleak.

Oinarriak:

2014KO SAN MIGEL JAIAK IRAGARTZEKO KARTELA AUKERATZEKO LEHIAKETAREN OINARRI ARAUAK.
  • •    Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan.
  • •    Jatorrizko lanek 32 cm-ko zabalera x 48 cm-ko altuera izango dute; ezinbestekoa da paperean eta kartoilumazko euskarri gainean aurkeztea, kolore orotan eta edozein modalitate artistikotan.Lana formatu digitalean ere aurkeztu beharko da, egindako formatu berean (32cm-ko zabalera x 48cm-ko altuera), 300ppp-ko erresoluzioan eta CMYK erako koloretan.
  • •     Kartelak "URNIETA, 2014ko SANMIELAK" goiburua eraman behar du.
  • •     Lehiakideak izango dira jabetza intelektualaren ondorioetarako aurkeztu dituzten obren erantzule, baita aurkez litekeen edozein erreklamazioren aurrean ere, irudi eskubidea barne.
  • •  Entregatzeko epea  uztailaren 22a da. Jatorrizko lanak Bertan bulegoan (tel.: 943 008 000 / urnietakoudala@urnieta.org) aurkeztu behar dira, sinadurarik gabe eta kartazal itxian, egilearen izena, helbidea eta telefonoa aditzera emanez.
  • •  Kartela irailaren 15a baino lehen hautatuko da. Hautaketa jai batzordean egingo da eta ondoren Udalak berretsi beharko du.
  • •     Sari bakarra 450 eurokoa izango da.
  • •     Saritutako obra Urnietako Udalaren jabetzan geldituko da.
  • •     Lehiaketara aurkeztutako kartelekin erakusketa bat egingo da Lekaion.
  • •     Erabakia apelaezina izango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!