Aldi baterako erakusketak antolatu ohi dituzte Larraulgo museoko kideek. Berezia da egunotan martxan dutena, landare jangarrien ingurukoa baita. Hogeita hamar landare inguru dago kusgai eta guztien inguruko azalpenak bildu dituzte; landareen ezaugarriak, jateko modu ezberdinak, etab. Astelehenean egin zuten inaugurazio ekitaldia eta astebetez izango da ikusgai. 10:00etatik 12:00etara goizez, eta 18:00etatik 20:00etara arratsaldez. Landareak hobeto ezagutzeko aukera ematen duen ikusentzunezkoa ere jasotzen du erakusketak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!