Santio jaietako egitaraua aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 10a, 12:20

Festa batzordeak atzo iluntzean aurkeztu zuen 2014ko Santiotako egitaraua. Plazako aurkezpenean, Udaleko kideez gain, herriko hainbat taldetako ordezkariak bildu ziren eta uztailaren 24tik 31ra luzatuko diren festetako berrikuntzen berri azaldu zuten. Berrikuntza aipagarrienen artean, uztailaren 25eko Eresargi eta Eresargi Txiki abesbatza & Umama (Juantxo Zeberio Etxetxipia Jazz Ouartet) emanaldi berezia Amalur parkean (elizaren ondoko zabalgunea); uztailaren 27ko haurrei zuzendutako marrazki lehiaketa, Oria merkatal elkartearen eskutik; uztailaren 31ko Banaiga Band taldeak eskainiko duen aniztasunaren kantujira edota azken egunean, Santioak iruditan ekimena; herritarren festetan zehar helarazitako (santioakirudietan@gmail.com, whattsappa: 608750480) argazkien proiekzioa nabarmendu zituzten, besteak beste. Egitarau bete eta indartsua osatu dute adin eta gustu ezberdinetako festazaleei zuzenduta. Herritarrei parte hartzeko deia eginez amaitu zuten prentsaurrekoa festen antolatzaileek.

Bideoa | Egitaraua, egunez egun: 

Uztailak 24, osteguna

16:00 Pilota: Frontenisa, Olaederrako frontoian.

17:00 Pilota: Paxaka, Olaederrako frontoian.

18:00 Txupinazoa, Billabona Xaje Joku Elkartearen eskutik, Iraunkorrak txarangak alaituta.

18:15 Buruhandi eta erraldoien kalejira, Iraunkorrak txarangarekin.

19:30 Futbito finala, Errebote plazan.

21:00 Herri afaria, Errebote plazan.

23:30 Danborrada, Iraunkorrak txarangak alaituta. Musika eskolatik abiatuko da.

00:30 Rock kontzertua: Zea Mays eta Izeberg.

01:00 Gazte garaiak oroituz, 40 urtetik gorakoentzako DJ emanaldia, Txistulari plazan.

 

Uztailak 25, ostirala.  Santio Eguna

08:00 Diana, Loatzo musika eskolako trikitilariekin.

10:00 XXXIV. Herri krosa haurrentzat, Altzin plazatik, Zunbeltz elkartearen eskutik.

11:00 XXXIV. Herri krosa helduentzat, Altzin plazatik, Zunbeltz elkartearen eskutik.

12:15 Ikurrinaren igoera, Errebote plazan.

12:30 Loatzo musika bandaren emanaldia, Errebote plazan.

18:00 Soka-dantza, Malkar plazan, Oinkari dantza taldearen eskutik. Udalbatza guztiaren parte-hartzearekin.

19:30 Sokamuturra, Erreboteko plazan, Hernaniko dultzainero taldeak alaituta.

22:30 Eresargi eta Eresargi Txiki abesbatza & Umama (Juantxo Zeberio Etxetxipia Jazz Quartet), Amalur parkean (elizaren ondoko zabalgunean).

00:30 Dantzaldia, Errebote plazan, Triki ta ke taldearekin.

 

Uztailak 26, larunbata. Santa Ana eguna

09:00 Diana, Loatzo musika eskolako trikitilariekin.

10:00 Xake jokoa. XXIX. Santio txapelketa. “J.M. Ezkai memoriala”, Txistulari plazan, Billabona Xake Joku Elkartearen eskutik.

10:00 III. Eskulangintza azoka, Malkar plazan, Solano musika eskolako trikitilariek alaituta.

10:00 Zumba klase herrikoia, Maiatzaren Lehena plazan.

10:00 Bola tiraldia, Behar Zana Elkarteko Bola Taldearen eskutik, Errebote plazan.

10:30 Herriko arte ikastaroetako lanen erakusketa, Berdura plazan.

11:00 Animalia ikuskizuna, haurrentzat, Olaederra kiroldegiaren ondoan

12:00 Atari Bizi Lehiaketaren eta Egitarauko azal lehiaketaren Sari banaketa, Malkar plazan.

12:00 Pilota: Gomazko paleta eta eskuzko federatuen finala, Bearzana frontoian.

12:30 Erraldoien, ipotxen eta buruhandien kalejira eta ondoren emanaldia Malkar plazan. Donostiako Irrintzi konpartsak eta Villabonako erraldoi eta buruhandiek parte hartuko dute. Ondoren, beraiekin argazkiak ateratzea egongo da.

17:30 Erromeria eguna, Errebote plazan, Oinkari dantza taldeak antolatuta, “Festa, dantza eta irrintzi, euskara ahoan” lemapean.

Erromeria eguna: kalejira, Lizartzako Isk&bila txarangaren eskutik.

18:00 Halterofiliako III. Liga Nazionala. IV. Santio saria, Centro tabernaren ondoan.

18:00 Erromeria eguna: Sagardo eta pintxo dastaketa.

18:30 Erromeria eguna: Jota eta Lierni trikitilariak.

21:00 Erromeria eguna: Afari herrikoia - Bildotsa burruntzian, “Isk&bila” txarangak alaiturik.

22:30 Erromeria eguna: bertsolariak - Alaia Martin, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

00:00 Erromeria eguna: Izer eta Alabier trikitilariak.

02:00 Erromeria eguna: Larrain dantza herrikoia.

02:30 Erromeria eguna: Iratzar taldea.

 

Uztailak 27, igandea

09:00 Diana, Loatzo musika eskolako trikitilariekin.

09:00 Plater tiraketa, Loatzo tiro elkartearen eskutik, Atxutu-Mandoegi zelaian

10:30 Irristaketa lasterketa herrikoia, haurrentzat, Eroski paretik abiatuta, Arratzain irristaketa taldearen eskutik.

11:00 Irristaketa lasterketa  herrikoia, helduentzat, Eroski paretik abiatuta, Arratzain irristaketa taldearen eskutik.

11:30 Marrazki lehiaketa, haurrentzat, Berdura plazan.

12:30 Bertso pilota, Bearzana frontoian. Bertsolariak: Jexus Mari Irazu eta Amaia Agirre; pilotariak: Iñaki Lizaso – Jon Erasun // Xabi Urbieta – Antton Aranburu; Aurkezlea: Ekain Ormazabal.

14:00 Elkartasun bazkaria, Berdura plazan.

17:30 Elkartasun kalejira, Berdura plazatik.

18:00 Giza probak, Maiatzaren Lehena plazan.

Santio saria: Emakumeen Giza proba txapelketa.

Pisu librean, 15 minutuko saioa 550 kg harriarekin.

Partaideak: Emarri (Astigarraga), Ibarra, Moxtakak (Orio), Zeani (Zeanuri).

19:30 Txekor jatea eta sagardo dastaketa, Zunbeltz elkartearen eskutik, Txermingo ikastolan.

22:00 Dantza emanaldia: Oinkari dantza eskola & Poxpolo ta konpainia, Olaederra kiroldegian.

00:00 Musika emanaldia, Tiktara taldearekin, Erreboteko plazan.

 

Uztailak 28, astelehena

11:00 Cycling maratoia (2 orduko iraupena), Maiatzaren Lehena plazan.

11:00 Patata tortilla lehiaketa, 11-17 urte artekoentzat, Txermingo ikastolaren azpian.

11:00 Toka txapelketa, Salbadora jubilatuen etxearen eskutik, Malkar plazan.

11:00 Jubilatuen esku-lanen eta margoen erakusketa, Berdura plazan.

14:00 Jubilatuen bazkaria, eta ondoren dantzaldia Astiasaran anaiekin, Txermingo ikastolan.

14:30 Bazkaria, Berdura plazan, Onddo gazte asanbladaren eskutik.

15:00 Txirrindulari lasterketa herrikoia, 3-14 urte arteko haurrentzat, Irrintzi elkartearen eskutik. Irteera eta helmuga, Eroski parean.

17:00 Haur parkea, Arroan: Slide, ohe elastikoak, Spiderman txirrista, ludoteka,…

17:30 Poteo-kalejira, Orkresta Nazionalarekin.

23:00 Kontzertua Errebote plazan: Band Sound System, Selektah Stepi DJ.

 

Uztailak 29, asteartea

Atseden eguna

 

Uztailak 30, asteazkena. Koadrilen eguna

14:30 Koadrilen bazkaria, Etxeondoko parkean.

14:30 Santiago egoitzako koadrilaren bazkaria, egoitzaren atarian.

17:00 Koadrilen kalejira, Incansables txarangarekin.

20:00 Dantzaldia, Tximeleta taldearen eskutik.

20:30 Kafe eta likore dastaketa jubilatuentzat, Jubilatuen Biltokian.

00:00 Zezen suzkoa eta buruhandiak, Errebote plazan.

00:00 Dantzaldia, Tximeleta taldearen eskutik.

 

Uztailak 31 – San  Ignazio Eguna – Osteguna

08:00 Diana, Loatzo Musika Eskolako trikitilariekin.

10:30 Ur parkea, Txistulari plazan.

11:30 Errebotea: Villabona-Hazparne 85. norgehiagoka, Behar Zana Kirol Elkartearen eskutik.

12:30 Aniztasunaren kantujira, Banaiga Band taldearen eskutik.

17:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira, Loatzo musika eskolako trikitilariekin.

18:00 Sokamuturra, Errebote plazan, Hernaniko dultzainero taldeak alaituta.

20:00 Remiri V. urteurreneko omenaldia, haren izena daraman ibilbidean.

20:30 Disko festa, Errebote plazan, DJ Bullekin.

23:00 Santioak iruditan: Herritarrek helarazitako argazkien proiekzioa, Errebote plazan.

00:00 Disko festa, Errebote plazan, DJ Bullekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!