Parke estaliaren inguruko bilera irekia udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 10a, 12:04

Billabonatarrek herriko hainbat gune berritzeko Udalari eginiko proposamenen artean, parke estali baten beharra nabarmendu zuten bizilagun dezentek. Eskaera horri erantzun nahian, zein kokaleku izan ote daitekeen egoki aztertu du Udalak. Gaur, uztailak 10, arratsaldeko 18:00etan gaiaren inguruko bilera irekia egingo da udaletxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!