Abian dira Arratzaingo futbol zelaia berritzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 10a, 11:47

Arratzaingo futbol zelaia handitu eta belar artifiziala jartzeko lanak abian dira dagoeneko. Construcciones Murias S.A. enpresa ari da lan horiek burutzen eta bi hilabeteko epean amaitzea aurreikusten dute, ikasturte berrirako futbol zelai berria martxan izateko. Guztira 357.447'60 € + BEZ kostua izango dute birgaitze lanek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!