Azken kasuetako bat Animaliak Edukitzeko eta Babesteko Udal-ordenantza Arautzailea egungo egoerara egokitzeko ukazioa izan da. Honen helburu bakarra aspalditik ematen den problematika bati konponbidea ematea besterik ez da. Alde batetik, zenbait herritarren kexak pilatu dira txakurrak aske topatu dituztelako, edota erasoren bat sufritu behar izan dutelako, baita animalien gorotzak topatu izan dituztelako ere; beste batetik, txakurren jabeen kexak daude ere ez daudelako herrian zehar animaliak aske uzteko toki egokiturik ezta gorotzak jasotzeko ere. Bi egoerek eztabaida anitz sorrarazi dituzte gure kaleetan.
Gaur gaurkoz bada aspektu hauek erregulatzen dituen ordenantza bat; baina oso zaharkitua dagoen ordenantza da, 1997. urtekoa, ez dagoena egungo errealitatera egokitua eta, inkluso, isunak pezetetan jasoak daudenak. Horregatik guztiagatik, bi aldeen aldetik dauden kexak kontuan hartuta, udal gobernuak proposamen bat landu du egungo ordenantza elkarbizitzaren printzipioetara egokitzeko. Herria hiru zonaldetan banatzean datza proposamenak: zonalde gorria, non txakurrek ezingo lukete inoiz aske ibili; zonalde laranja, non txakurrak aske ibiltzeko ordutegi mugatu izango luketen; eta zonalde berdea, non txakurrak 24 ordutan ibili ahal izango luketen aske. Txakurren gorotzei dagokionez, elkarbizitza eta osasun printzipioei jarraituz, hauek jasotzea beste alternatibarik ez da egongo. Behin ordenantza onartuta, kontzientziazio eta informazio kanpaina bat egitea aurreikusia zegoen. Proposamen hau departamentu ezberdinen artean landuta zegoen, Udaltzaingoa eta Zerbitzuak besteak beste, baita alkatearekin bilera eskatu zuten txakurren hainbat jabeekin ere.
Eztabaida hau muturreraino eraman da kasu askotan eta beharrezkoa da guztiok gure aldetik jar dezagun elkarbizitza erreala izan dadin.
Dena den, dirudienez oposizioak ez du berdin pentsatzen, beste behin ere ezezkoa eman baitiote gobernuak egindako proposamenari. Beraien proposamen bakarra egun indarrean dagoen ordenantza aplikatzea izan da (errepikatzen dugu, 1997 urtekoa), eta ez dela beste ezer behar. Diotenez, aplikatu ondoren “ikusiko da” ze neurri hartzen diren.
Alabaina, jakin badakite ordenantza hori guztiz irreala dela, ez dela inoiz aplikatu eta ez dela inoiz osotasunean aplikatzera iritsiko, Udalak ez dituelako inoiz eskura izan baliabide nahiko horretarako. Egun indarrean dagoen ordenantza betetzen dela ziurtatzeko kale bakoitzean zaindari bat jartzea suposatuko luke, alegia, ez hankarik ez bururik ez duen aukera bat.
Ez dugu ulertzen nola gauden egoeran egonda, herritarren kexak egonda, oposizioa ezezkoan tematzen den. Egungo egoerak hutsuneak dituela azalduta ere eta ordenantza aurrera eramateko dauden zailtasunak jakinda ere, ez dute inongo ekarpenik ezta proposamen berririk egiten. Alegia, udal gobernuak ateratzen duen ondorio bakarra da oposizioak ez duela arazo honentzat irtenbiderik nahi. Azken finean, udal gobernua da auzian esku-hartzen ez duena.
Udal gobernuak bere ezinegona adierazi nahi du honen aurrean, bizilagunen arazoak konpontzeko proposamenak mahai-gainean jartzen diren arren, oposizioak geldiarazi egiten ditu behin eta berriz. Gainera, badakigu zein izango den oposizioak emango duen erantzuna: Bilduk oso ondo ikasia duela biktima papera. Euren erantzuna eskuan izan aurretik, berriketa alde batera utz dezatela eskatu nahi diegu, ahaztu daitezela estrategia electoral, eta esku bat bota dezatela herri guztiari ongia egiteko".