Pello Mari Otaño Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa, gaur iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 9a, 11:59

Teodoro Hernandorena taldeko kideek bigarren aldiz antolatu dute bertsopaper lehiaketa eta dagoeneko azken txanpara iristen ari da. Harituz bertsozaleen elkarguneko kideek egin dituzte epaimahai lanak eta irabazleek, gaur jasoko dituzte euren sariak. Bertso afaria ospatuz egingo dute sari banaketa ekitaldi berezia. Zizurkilgo Zimiterioan bilduko dira bertsozaleak, saridunei txaloak eskaini eta bertso giroaz gozatzeko. Gerra Zibilieko aztarnen bila ari diren auzolandegiko gazteak gerturatuko dira Zizurkilgo bertso afarira.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!