Uztailaren 12an jarri dute hitzordua. 09:30etatik 11:30etara, auzolanean egingo dituzte erreka garbitzeko lanak. Eskularruak eta botak jantzi, eta errekan dauden zaborrak ateratzea izango da egiteko nagusia. Parte hartu ahal izateko, uztailaren 9a baino lehen eman beharko da izena udal bulegoetan edo alkatetza@asteasu.net helbidean, izan ere, Udalak aseguru bat egingo baitio parte hartzaile bakoitzari. Auzolana amaituta, elkarrekin hamaiketakoa egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!