Josu Arregi seigarren, mendiko bizikletako estatuko Openean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 7a, 11:23

Joan zen asteburuan jokatu zen Españako Openeko azken lasterketa Becerril de la Sierran (Madrid). Erlojuaren aurka aritu ziren larunbatean eta Josu Arregi andoaindarrak bosgarren postua lortu zuen. Sei segundu baino ez zizkion atera hirugarren postua erdietsi zuen txirrindulariak. Igandean berriz, lasterketa jokatu zuten. Ibilbide teknikoa zen eta Josuk erritmo azkarra jarri zuen hasieran. Azken kilometroetan ezin izan zion erritmo gogor horri eutsi, baina nolanahi ere, seigarren postuan amaitu zuen. Españako Openeko hiru lasterketatan aritu da Josu eta seigarren postuan amaitu du. Hurrengo urtean, profesionalekin arituko da gazte andoaindarra. Bi aste barru gainera, estatuko txapelketan lehiatuko da.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!