Enplegua sustatzeko dirulaguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko uzt. 4a, 13:52

Andoain eta Urnietako Udalek, enplegua sustatzeko asmoz, langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak eskainiko dituzte. Tokiko enpresei zuzendurikoak dira, aipaturiko bailarako Lanbiden inskribatutako langabetuak kontratatzeko.
Enpresek Lasarte-Oriako Lanbideko bulegoetan lan-eskaintza zehatza aurkeztu beharko dute. Laguntza ekonomikoak ondorengoak izango dira:

1. 3000 euroko gehienezko laguntza, 3 hilabete iraungo duen lanaldi osoko kontratuko.
2. 6000 euroko gehieneko laguntza, 6 hilabete edo gehiago iraungo duen lanaldi osoko kontratuko.
Bi kasuetan ez da kontratuaren kostuen %75 baino handiagoa izango.
3. 9.000 euroko gehienezko laguntza, 6 hilabete edo gehiago iraungo duen lanaldi osoko kontratuko, honako hauek kontratatzen direnean: diru-sarrerak bermatzeko errentako jasotzaileak, lehen aldiz laneratzen diren 35 urte azpikoak edo kontratazioaren aurretiko 18 hilabeteetan gutxienez 12 hilabetez Lanbiden inskribatuta eta lan eskatzaile moduan egon direnak. Azken zenbatekoa ez da %100 baino handiagoa izango. Kontratu partzialek %50eko lanaldia izan behar dute eta dirulaguntzaren erdia jasoko dute.
Enpresa edo profesional interesatuek eskaerak aurkezteko epea 2015ko maiatzaren 31 arte izango dute.
Argibideak:
Andoain, Hilario Dorronsoro:
enplegua@andoain.org
943 304 221.
Urnieta, Lorena Etxezarreta:
letxezarreta@urnieta.org
943 008 000.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!